>> Publicaciones >> Temas

 

Manifestu ekosozialista. Alternatiba berde baten alde Europan
Carlos Antunes y otros (prólogo de Jorge Riechmann)

Colección Los Libros de la Catarata
Madrid, Bakeaz/Los Libros de la Catarata, 1992
208 páginas
195 x 135 mm
Agotado
ISBN: 84-87567-17-7
Temas: Sostenibilidad; Participación ciudadana
Referencia: CAT01

Manifestu ekosocialista Europako eskualde ezberdinetako giza-emakumeen gogoeta kolektiboaren emaitza da, aktiboak gaur egun gure kontinenteko mugimendu berde-alternatiboetan (kasu batzuetan, langileri mugimendu organizatuetan zenbait hamarkadaz burruka egin ondoren). Bere egileak dira Carlos Antunes portugaldarra (Ortzadar portugaldarra), Pierre Junquin frantsesa (manifestu honen erredakzioko garaian ez zuen militatzen ezein partidutan, orain Les Verts partidu berde frantsesean), Penny Kemp, ingelesa (Green Party britainiarreko presidente ordea), Isabelle Stengers belgiarra (Belgikako Verts pour une Gauche Alternative-koa), eta Wilfried Telkämper eta Frieder Otto Wolf alemaniarrak (Die Grüner-ekoak). Textuak, gaur egun askapen sozialerako proiektu batek aurre egin behar dien erronkak aztertzen ditu, eta egintzarako bide posibleak planteatzen ditu. Azaltzen ditu baita ere laburki, bere anexoetan, problemarik nagusienak -ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak- planetak aurrez aurre dituenak XXI mendearen atarian.

Dokumentu hau -bere azken erredakzioa 1990aren azken aldekoa da eta hamar bat hizkuntzatara itzulia- Europa osorako iniziatiba amankomun gisa pentsatu zen hasieratik. Egia esan, eztabaida dinamika bat eragin du, hedapenean desberdina europar eskualde ezberdinetan, baina emankorra kasu guztietan. Kontuan izanik bere egileen asmo deklaratua ez zela "Internazional Ekologista" baten eraikuntza suztatzea, baizik "ezker ekologistako irtenbide baten bideragarritasunari buruz galdetzen duten gizon-emakume guztiekin elkarrizketa sakon eta zintzo bat hastea", esan liteke bete dituela bere helburuak.


Aurkibidea

Hitzaurrea, Jorge Riechmann-ek egina

Lehenengo atala. Erronkak
1. Ekologia, gizartea eta ekonomia
2. Emakumeen askapena
3. Gure planetako kulturen arteko elkarrizketa baten alde
4. Kultura politiko berri baterantz
5. Emantzipazio sozial perspektiba bat sortu berriro

Bigarren atala. Nola jokatu?
1. Eutsi
2. Gogoeta egin
3. Berrorientatu
4. Berrelkartu

Anexoak



 
Bakeaz o Santa María, 1-1º o 48005 Bilbao o Tel.: 94 4790070 o Fax: 94 4790071
Correo electrónico: bakeaz@bakeaz.org o http://www.bakeaz.org
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Colecciones
Temas
Autores
Distribuidores