| |
|
|
Espiritua eta Lurra.
Erlijioa eta espiritualtasuna mundu jasangarri baten alde
Gary Gardner
Colección Cuadernos Worldwatch,
18
Bilbao, Bakeaz, 2003
64 páginas
215 x 140 mm
PVP: 6,00 euros (IVA incluido)
ISBN: 84-88949-60-X
Temas: Sostenibilidad; Participación ciudadana
Referencia: CW18e
|
Fededunak eta erlijio
erakundeak garapen jasangarriaren aldekoekin bat egiten hasi dira;
horrek ingurumenaren aldeko koalizio boteretsu bat sor dezake mundu
osoan zehar. Aurreko hamarkadan, gutxi izan baziren ere, bi talde
horien arteko bilerak, ekimenak, hezkuntza programak eta presio
ahaleginak gauzatu ziren, eta ekintza horiek guztiak areagotzen
ari dira. Orain arte, ordea, bi talde horiek urrunduta egon dira.
Bi taldeek gauza bera pentsatzen dute natuari
buruz; balio ekonomikotik haratago dagoela, hain zuzen. Horrez gain,
indar osagarriak dituzte. Jasangarritasunaren aldekoek oinarri zientifiko
sendoa dute; tradizio erlijiosoek, berriz, autoritate morala dute,
eta gizarte osoan zehar hedatzen dira, mundua ulertzeko moduak eta
bizitzeko moduak eratzen dituztela.
Bi talde horien arteko gaizki ulertuak ez dira
desagertu, baina konpromiso handiagoa hartzen ari dira: monje budistak
Thailandiako deforestazioaren aurka borrokatzen ari dira, eta World
Council of Churches erakundeak klima aldaketaren aurka dihardu.
Erlijioek, horrez gain, fededunen kontsumo ereduak "berdeago"
bihurtu nahi dituzte, eta kontsumoa gutxitzearen aldeko aldarrikapenak
egiten dituzte, bizitza soilagoa eta askeagoa lortu ahal izateko.
Elkarlan hori areagotzeko, fededunek eta
erlijio erakundeek jasangarritasunaren alde erabili beharko lukete
beren eragina. Ekologistek, berriz, espiritualtasuna barneratu beharko
lukete beren jardueretan. Pauso horiei jarraituz gero, etika berri
bat sortuko litzateke: gizakiak, jainkoa eta ingurumena barne hartzen
dituen etika. Horrek guztiak zibilizazio bidezkoa eta jasangarria
lortzen lagun dezake.
Gary Gardner
Worldwatch Instituteko Ikerketa zuzendaria da. Hainbat gai ikertu
izan ditu: nekazaritza soroen galera eta malnutrizioa, materialen
erabilera eta gizarte aldaketa, etab. 1994an hasi zen institutuan
lanean, eta orduz geroztik zortzi atal idatzi ditu Instituteko State
of the World izeneko urteko aldizkarian; sei Worldwatch artikulu
idatzi ditu, bakarka eta elkarlanean. Erakunde horretan lanean hasi
aurretik, Soviet Nonproliferation Project izeneko ekimenaren arduraduna
izan zen. Ikerketa eta prestakuntza proiektu hori Kaliforniako Monterey
Institute of International Studies (MIIS) erakundeak bultzatu zuen.
Proiektu horretan lanean ari zela Nuclear Nonproliferation: A
Primer izeneko lana kaleratu zuen, eta gaztelaniaz eta errusieraz
ere argitaratu zuten. Garyk Brandeis Unibertsitateko politika masterra
burutu zuen, baita administrazio publikoari buruzko masterra ere,
MIIS institutuan. Santa Clara Unibertsitatean, berriz, lizentziatu
egin zen. Gaztelaniaz ondo hitz egiten du.
Edukiak
Laburpena
Sarrera
Konprometitutako erlijioak izan dezakeen boterea
Lankidetza eta zuhurtasuna
Ingurumena gai sakratu gisa
Kontsumo etikoa
Konpromisoa bizkortuz
Oharrak
|