>> Publicaciones >> Temas

 

Mende amaiera

Bilbao, Bakeaz, 1993
32 minutos
PVP: 18,03 euros (IVA incluido)
Temas: Sostenibilidad; Cultura de paz
Referencia: Vídeo eusk.

Ekoizlea: Bakeaz + Koordinaketa: Nicolau Barceló eta Josu Ugarte + Gidoia: Carlos Iriart eta Nuria Ferreira + Aholkularitza: Nicolau Barceló eta Roberto Bermejo + Ahotsa: Josu Cepeda + Errealizazioa: Fernando Zazo.



Lurra, gure etxea, arriskuan dagoen planeta bezala azaltzen zaigu. Zenbait meatxu, gatazka nuklear batena adibidez, murriztu egin direla dirudi, baina beste batzuk, ingurugiroarekiko arriskudunak batipat, areagotu egin dira eta arazo larriak dira Gizadiarentzat. Mende amaiera hezkuntz bideoak modu simple baina zorrotzean aurkezten ditu problema hauetariko batzuk, berauen eragile den barne logikari jarraituz. Lehenengo blokeak berezko baliabideen problematika aztertzen du; bigarrenak, berauen kontsumo, sarritan gehiegizkoaren, ondorioak; eta hirugarrenak, gehiegizko ustiaketa honen emaitzak: hondakinak. Honela, eskol elkarteen eskura jartzen da ingurugiroarekiko sentsibilizazio eta hezkuntzarako materiala gure munduaren egorearen arazo garrantzitsuenetako bati buruz.

Bideo hau bigarren hezkuntzara zuzenduta dago, baina eskolan diharduten guztiei, irakasle, guraso eta instituzioei, dagokien ingurunearen eta gizakien arteko erlazioaren azterketa, erlazio hoien ondorio kaltegarrien ardura, jarreren aldaketa eta ingurugiro arazoen soluziobideen aurkikuntza.

Bideoaren helburu nagusienak hauexek dira: ingurugiroaren osotasunaz kontzientzia hartzea; ingurugiroen arazoez jabetzea; eta konponbidetan iharduteko behar diren ezaguerak, jarrerak eta interesak garatzea.

Edukinak

1. zatia. Baliabideak
Basoen hustiraketa
Meatzaritzaren eta energia baliabideen murrizketa
Industria eta nekazaritza
Ingurugiroaren suntsidura

2. zatia. Baliabideen kontsumoa
Neurrigabeko kontsumoa
Automobilen kontsumoa
Okelaren kontsumoa
Ingurugiroaren suntsidura

3. zatia. Hondakinak
Etxeko eta hirietako hondakinak
Hondakin erradiaktiboak
Kimikak eta industriak sortutako hondakinak
Kutsadura



 
Bakeaz o Santa María, 1-1º o 48005 Bilbao o Tel.: 94 4790070 o Fax: 94 4790071
Correo electrónico: bakeaz@bakeaz.org o http://www.bakeaz.org
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Colecciones
Temas
Autores
Distribuidores