>> Publicaciones >> Colecciones

 

Munduaren egoera 1993
Lester R. Brown y otros

Colección Los Libros de la Catarata
Madrid, Bakeaz/Los Libros de la Catarata, 1993
282 páginas
240 x 170 mm
Agotado
ISBN: 84-87567-46-0
Temas: Sostenibilidad
Referencia: CAT07

Mundua aro berri batean sartzen ari da, non aurrerantzean garapen ekonomikoa gauzatu ahal izateko, ingurugiroaren endekatzea geratu behar izango baitugu.

Ingurugiroaren endekapenak zuzen jotzen ditu estatuaren norabide ekonomikoak, eta orokorki hartuta, baita mundu osoarenak ere. Pertsona bakoitzeko garau produkzioa, ehuneko sei jaitsi da 1984tik hona. Lurgaineko erosioa, ozono geruzaren ttipitzea, aire kutsadura, zuhaitz erausketaren ondorioz gertatu uholdeak, bada, horiek oro, lehenago egin desmasien ordainez datozkigun egitateak dira. Lur emankorrak nola itsasoak, azken ahalmeneraino dira hustiratuak, beraien oparotasuna akitzen hasia delarik. Areago dena, munduko populuak 92 miloiko hazkundea izaten du urtero, bada, Mexiko-koa bezainbateko jendetzaz gehitzea dakar beronek urterik urte.

Oihanak ttipitzen ari dira. Giza ekintzek eragindako ur eskazia, halaber, gero eta ur mail xumeagoak, gauza ezagunak dira iadanik gure herrietan. Ingurugiro arazoekin zerikusia duten gaixotasun gastua handiagotuz doa orotatik.

Munduaren egoera 1993 honek, gure bizimodu mailak, inguru naturalarekiko begirunearekin bat eginik, epe luzera iraun dezakeen mundu-ekonomia eraikitzeari zor diola dakar agerira. Gure seme-alabak mundu garatuan ala maldan behera doan batean biziko ote diren, bada, hamarkada honetanxe hartuko diren erabaki politikoek ekarriko dute. Hau dela eta, ingurugiro endekapenaren mehatxua desegiteak iraultza mailako aldaketak eskatzen ditu. Hona bada eskatzen duena:

  • klimari eragiten dioten petroliotik eratorri erregaien orde, eguzki indarrean dautzan indar sistimak erabiltzea;
  • burdinbide eta bizikletaz konfidantza handiagoa erakutsi beharko duten komunikazio nola garraio sare berriak garatzea, izan ere, auto erabilera ttipiagotuko lituzketenak;
  • egokitasun handiagoa munduko herri indigenoen alde; beraiek baitira oraindik zakartu gabe dirauten azken ekosistimak zaintzen dituztenak;
  • edozein kulturatan ere, gizon zein emakume guztientzako aukera berdintasunak;
  • ur erabilpen hobeagorako ituna;
  • entrepresari erakundeen joko garbi eta ageria;
  • seme-alaba gutiagoko familiarantz lerratzea.

Munduaren egoera 1993 delakoa, Worldwatch Institute-ren hamargarren txosten urtekaria baita, 27 hizkuntzatara izan da itzulia, hala nola, arabiera, gaztelera, xinera, frantsesera, ingelesera, japoniera, portugalera edo errusierara. 1992 urteari dagokiona eta aurtengoa izan dira euskaratuak.

Nazio Batuek edo gobernuren batek proposaturiko ebaluaketa orokorrik ezean, Munduaren egoera 1993 honek estatus erdi ofiziala dauka, hala onartu baitute hainbat gobernuk, NB-etako erakunde batzuek nola garapena ikertzen diharduen nazio arteko taldeek. Biologiatik historiara, geografiatik zientzia politikoetara, bada, anitz gaitan diren milaka ikastarotan izaten da erabilia urtekari hau erreferentzia gisa. New York Rewiew of Books, delakoak azpimarratzen duen bezala, Munduaren egoera honek, "gertaera galeratsuak era entelegarri eta lagungarrian ematen ditu, eta beti eskeintzen digu irtenbide logikorik".


Aurkibidea

Esker-onak
Taula eta grafikoen zerrenda
Hitzaurrea
1. Aro berri bat irekitzera doa, Lester R. Brown
2. Ur eskasiari aurre eginez, Sandra Postel
3. Koralezko arrezifeak indarberrituz, Peter Weber
4. Garapena eta generoen arteko diferentziak, Jodi L. Jacobson
5. Herri indijenoen alde, Alan Thein Durning
6. Garapen bideko herrialdeak energiaz hornituz, Nicholas Lenssen
7. Trenaren berraurkikuntza, Marcia D. Lowe
8. Bakerako prest, Michael Renner
9. Komertzioa eta ingurugiroaren adiskidetza, Hilary F. French
10. Hurrengo iraultza industrialaren egituraketa, Christopher Flavin eta John E. Young
Oharrak



 
Bakeaz o Santa María, 1-1º o 48005 Bilbao o Tel.: 94 4790070 o Fax: 94 4790071
Correo electrónico: bakeaz@bakeaz.org o http://www.bakeaz.org
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Colecciones
Temas
Autores
Distribuidores