>> Publicaciones >> Colecciones

 

Munduaren egoera 1992
Lester R. Brown y otros

Colección Los Libros de la Catarata
Madrid, Bakeaz/Los Libros de la Catarata, 1992
270 páginas
240 x 170 mm
Agotado
ISBN: 84-87567-20-7
Temas: Sostenibilidad
Referencia: CAT02

Egun mundua, Ingurugiroaren Iraultzaren lehen urratsetan, edo eta ingurugiroaren porrotaldi zein ekonomiaren beheraldiaren kinkan aurkitzen da.

Munduaren egoera 1992-k arriskuan dagoen planeta bat deskribatzen du. Eta hamarkada honetan egingo ditugun erabaki politikoak, gure haurrak beheraldi edo garapen mundu batean biziko diren zehaztu.

Joerak ilun agertzen dira: 50etik 400 bitartera dira egunero iraungiten diren landare nahiz animalia espezieak. Ozono geruza babeslea, zientzilariek orain dela urte gutxi batzu aurreikusten zutena baino bi aldiz azkarrago ari da mehetzen, oso populatuakdauden eremuetan. 1991an, erregai-fosilen erabilerak, bero biltzen duen ia 6.000 milioi tona karbono isuri zituen eguratsera. 1990ean lurraren gainazalaren tenperatura, XIX. Mende erdialdean ofizialki idatziz jasotzen hasi ezkeroztik, beste edozein urteetakoarena baino beroagoa zen; ofizialki erregistratutako zazpi urte beroenetarik sei, 1980tik aurrera jaso dira. Eta munduko popuazioak urtean, 92 milioiko gorakada izaten du: beste Mexiko bat gehitzea bezala urteoro.
Gure etorkizuna mehatxu horietaz liberatzeak, proportzio iraultzailedun aldaketa eskatzen du. Erregai-fosilen garaiaren bukaera eta eguzkian oinarrituriko energia sistima eraginkorren sorketa behinik behin; autoen erabilera gutxiagotuko duten garraio sare berriak; lurraren eta aberastasunaren birbanaketa; sexu berdintasuna kultura guztietan; eta familia txikiagoetara iragapen azkar bat.

Munduaren egoera 1992-k, zer egin bear dugun dagoeneko badakigula, eta jadanik Ingurugiroaren Iraultzak arrakasta izan dezan beharrezko teknologiak baditugula adierazten du. Beraz, Ingurugiroaren Iraultza lortuko ote dugun ala ez, bakarta eta taldeko konpromezu, aldaketa soziala, eta borondate politikoaren galdera bat besterik ez da funtsean. Ingurugiroaren Iraultza arrakastatsua bada, Munduaren egoera 1992-k, historiaren aldaketa handietariko gisa, Nekazal eta Industria Iraultzekin erkatuko dela baieztatzen du.

Munduaren egoera 1992-k argitasunez aztertzen dito gure aukerak, milioika pertsona elikatzeko, gure hiriak leku bizigarriak bilakatzeko, bizitaren dibertsitatea Lurrean gordetzeko. Enpleguaren aukera, eramangarria den ekonomia batean aztertzen du: baliabide eta sistima naturalak, zeinetan dependitzen duen, kontsumitzen ez dituena. Eta kaltetua izan den munduko ingurugiroa berreraikitzeko nazioarteko elkarlanaren sorketa iragartzen du.

Munduaren egoera, 23 hizkuntzatara itzulia izan da, hizkuntza nagusi guztiak barne: arabiera, frantsesera, alemaniera, japoniera, errusiera, portugesera eta espainiera. Nazio Batuen edo eta edozein gobernu nazionalenerabateko urteoko erizpen baten baten faltan, Munduaren egoera-ri, erdi-ofizial maila onetsi diote gobernu nazionalek. EEBBetan, 1.300 unibertsitate eta goi mailako ikastetxe baino gehiagotan erabiltzen dute liburu hau era askotako jakintza gaietan, hala nola, biologia, historia, geografia, zientzia politikoak... New York Rewiew of Books-ek azaldu bezala, Munduaren egoera-k, "arazo hondagarriak zentzuz nahiz baikorki tratatzen ditu, beti ere irtenbide logikoak eskainiz".


Aurkibidea

Esker-onak
Taula eta grafikoen zerrenda
Hitzaurrea
1. Hamarkada erabakikor baten ezeztapena, Sandra Postel
2. Dibertsitate biologikoaren kontserbazioa, John C. Ryan
3. Energia eramangarrirako zubi baten eraikuntza, Christopher Flavin
4. Hondakin nuklearrei aurre eginez, Nicholas Lenssen
5. Abel-hazkuntzarekiko industria eraberritzen, Alan Thein Durning eta Holly B. Brough
6. Emakumezkoen ugal-aparatuare-kiko osasuna hobetu alde, Jodi L. Jacobson
7. Munduan zulatuz, John E. Young
8. Hirien egituraketa, Marcia D. Lowe
9. Lanpostu eramangarrien sorrera herrialde industrializatuetan, Michael Renner
10 Munduko ingurugiroaren gobernua indartuz, Hilary F. French
11. Ingurugiroarekiko iraultzari ekiten, Lester R. Brown
Oharrak



 
Bakeaz o Santa María, 1-1º o 48005 Bilbao o Tel.: 94 4790070 o Fax: 94 4790071
Correo electrónico: bakeaz@bakeaz.org o http://www.bakeaz.org
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Colecciones
Temas
Autores
Distribuidores