| |
|
|
Manifestu ekosozialista.
Alternatiba berde baten alde Europan
Carlos Antunes y otros (prólogo
de Jorge Riechmann)
Colección Los Libros de la Catarata
Madrid, Bakeaz/Los Libros de la Catarata, 1992
208 páginas
195 x 135 mm
Agotado
ISBN: 84-87567-17-7
Temas: Sostenibilidad; Participación ciudadana
Referencia: CAT01
|
Manifestu ekosocialista
Europako eskualde ezberdinetako giza-emakumeen gogoeta kolektiboaren
emaitza da, aktiboak gaur egun gure kontinenteko mugimendu berde-alternatiboetan
(kasu batzuetan, langileri mugimendu organizatuetan zenbait hamarkadaz
burruka egin ondoren). Bere egileak dira Carlos Antunes portugaldarra
(Ortzadar portugaldarra), Pierre Junquin frantsesa (manifestu honen
erredakzioko garaian ez zuen militatzen ezein partidutan, orain
Les Verts partidu berde frantsesean), Penny Kemp, ingelesa (Green
Party britainiarreko presidente ordea), Isabelle Stengers belgiarra
(Belgikako Verts pour une Gauche Alternative-koa), eta Wilfried
Telkämper eta Frieder Otto Wolf alemaniarrak (Die Grüner-ekoak).
Textuak, gaur egun askapen sozialerako proiektu batek aurre egin
behar dien erronkak aztertzen ditu, eta egintzarako bide posibleak
planteatzen ditu. Azaltzen ditu baita ere laburki, bere anexoetan,
problemarik nagusienak -ekologikoak, ekonomikoak eta sozialak- planetak
aurrez aurre dituenak XXI mendearen atarian.
Dokumentu hau -bere azken erredakzioa
1990aren azken aldekoa da eta hamar bat hizkuntzatara itzulia- Europa
osorako iniziatiba amankomun gisa pentsatu zen hasieratik. Egia
esan, eztabaida dinamika bat eragin du, hedapenean desberdina europar
eskualde ezberdinetan, baina emankorra kasu guztietan. Kontuan izanik
bere egileen asmo deklaratua ez zela "Internazional Ekologista"
baten eraikuntza suztatzea, baizik "ezker ekologistako irtenbide
baten bideragarritasunari buruz galdetzen duten gizon-emakume guztiekin
elkarrizketa sakon eta zintzo bat hastea", esan liteke bete
dituela bere helburuak.
Aurkibidea
Hitzaurrea, Jorge
Riechmann-ek egina
Lehenengo atala. Erronkak
1. Ekologia, gizartea eta ekonomia
2. Emakumeen askapena
3. Gure planetako kulturen arteko elkarrizketa baten alde
4. Kultura politiko berri baterantz
5. Emantzipazio sozial perspektiba bat sortu berriro
Bigarren atala. Nola jokatu?
1. Eutsi
2. Gogoeta egin
3. Berrorientatu
4. Berrelkartu
Anexoak
|