| |
|
|
Erosteko ahalmena.
Erakundeen erosketak jendearen eta planetaren onerako
Lisa Mastny
Colección Cuadernos Worldwatch,
19
Bilbao, Bakeaz, 2003
80 páginas
215 x 140 mm
PVP: 6,00 euros (IVA incluido)
ISBN: 84-88949-61-8
Temas: Sostenibilidad
Referencia: CW19
|
Haien erosketen bidez,
erakunde handiek eragin handia izan dezakete gure planetaren etorkizunerako.
Erakundeek erositako ia gauza guztiek -esate baterako, bulego papera
eta eraikinak- ezkutuko kostuak eragiten dizkiete ingurumenari eta
munduko jendeari. Ondasun eta zerbitzu kaltegarriak erosteko erabiltzen
den diruaren zati bat ingurumenarekiko lagungarriago diren aukeretan
gastatuko balitz, neurri horrek mesede handia egingo lieke ekosistemei,
eta dirua aurrezteko ere balio lezake. Halaber, erosketa ekologikoen
bidez mezu indartsua bidaliko litzaieke nazioarteko merkatuei, aukera
jasangarriagoen alde egiteko bidalitako mezua, alegia.
Munduan zehar, erakunde aurrerakoiak eta zuhurrak
erosketa ohiturak berraztertzen ari dira, eta ingurumen kezkak beren
erosketa maila guztietan aintzat hartzen dituzte. Baina gaur egungo
ekintzak herrialde industrialetara murrizten dira batez ere. Horietan
ere, oso erakunde gutxik hartzen dute aintzat haien erosketek izugarrizko
ahalmena dutela ingurumenean aldaketa positiboak eragiteko. Halaber,
politikei, legeei, erakundeei eta mota askotako eragozpenei egin
behar diete aurre, ahalmen hori eraginkortasunez erabili ahal izateko.
Nahiz eta panazea ez izan, erakunde erosketa
erabiltzea tresna indartsua izan daiteke, ekoizpen eta kontsumo
ereduak jasangarritasunerantz bideratzeko. Gero eta jende gehiagok
egiten du munduaren jasangarritasunaren alde, eta zenbait erakunde
gogor ari dira lanean erakunde erosleak estutzen, eskaera horiei
erantzuna eman diezaieten.
Lisa Mastny
Worldwatch Institute-ko ikerlari elkartua dugu, eta ingurumeneko
eta garapeneko gai multzo zabala jorratzen du. Worldwatch-en 159.
txostenaren egilea da; hau da, Ekoturismoa. Nazioarteko turismorako
bide berriak (2001eko abendua), eta ekarpenak egiten ditu Institutuaren
urteroko liburuetan (State of the World eta Vital Signs).
Worldwatch-eko aldizkarian ere idatzi du, zenbait gairi buruz: ekoturismotik
Artikoko ingurumen aldaketara. Lisak nazioarteko harremanei eta
ingurumen ikerketari buruzko masterra egin du (Yale-ko unibertsitatean),
eta nazioarteko ikerketan lizentziaduna da (Johns Hopkins University).
Edukiak
Laburpena
Sarrera
Erosketen ahalmena
Erosketa ekologikoen aitzindariak
Presioak eta gidariak
Oztopoak gainditzen
Kontratuak ekologiko bihurtzen
Mugimendua hedatzen
Eranskina: Erosketa ekologikoko baliabide bikainak
Oharrak
|