| |
|
|
Bertako produktuak.
Tokiko janaria merkatu globalean
Brian Halweil
Colección Cuadernos Worldwatch,
17
Bilbao, Bakeaz, 2003
88 páginas
215 x 140 mm
PVP: 6,00 euros (IVA incluido)
ISBN: 84-88949-58-8
Temas: Sostenibilidad
Referencia: CW17e
|
Mundu osoan, jendea
gero eta gehiago dago urrutiko elikagai iturrien menpe. 1961eko
datuekin konparatuta, azken 40 urteotan, elikagaien nazioarteko
merkataritza hirukoiztu eta nazioarte mailan garraiatutako elikagaien
kopurua laukoiztu egin dira, populazioa bikoiztu soilik egin bada
ere. Handitze horretan eragina izan dute elikagaiak prozesatzeko
arloko berrikuntzek, petrolioaren prezio merkeak eta zenbait laborek
dituzten dirulaguntzek. Ameriketako Estatu Batuetan, elikagaiek
2.500 eta 4.000 kilometro bitartean bidaiatzen dituzte baserritik
platerera iristeko, 1980an baino %25 gehiago. Erresuma Batuan, berriz,
elikagaiek duela bi hamarkada baino %50 gehiago bidaiatzen dute.
Zenbaitentzat, distantzia luzeko elikagai sistemak
aurrekaririk eta parekorik gabeko aukera eskaintzen du. Baina sistema
horrek baditu bere alde txarrak ere; esate baterako, tokiko sukaldaritza,
espezieak eta nekazaritza alde batera uzten ditu, petrolio kantitate
itzelak gastatzen ditu eta negutegi efektua eragiten dituzten gasak
isurtzen ditu. Bestalde, elikagaiekin lotutako aurrez-aurreko harremanek
ematen duten atsegina eta zer jaten ari garen jakiteak ematen duen
ziurtasuna ere hondatzen ditu.
Zorionez, distantzia luzeko elikagaiak
kontsumitzeko ohitura ahultzen ari da pixkanaka, tokiko elikagaien
aldeko mugimendu berri baina indartsuaren eraginez. Mugimendu horietako
partaide dira, adibidez, Zimbabweko kakahuete gurin ekoizleak, Alemaniako
txerriki ekoizleak, Vancouverreko teilatu baratzetako baratzezainak,
eta beste leku batzuetako nekazari enpresaburuak, elikagaien negozio
hasiberriak, jatetxeak, supermerkatuak eta kontsumitzaile arduratsuak.
Horiek bultzaturiko iraultza laguntza handia izango da landa guneak
suspertzeko, herrialde txiroak aberasteko, elikagai fresko eta osasungarriak
hirietara itzultzeko eta hiri inguruko guneak berriro lurrarekin
lotzeko.
Brian Halweil
ikerketa kidea 1997an atxiki zitzaion Worldwatch Institute-ri Stanford
unibertsitateko John Gardner zerbitzu publikoetarako irakasle gisa.
Worldwatch Instituten, Brianek elikagaiak hazteko moduak gizartean
eta ekologian dituen eraginei buruz idazten du, eta duela gutxi
baserri organikoetan, bioteknologian, gosean eta nekazaritza komunitateetan
jarri du arreta. Nazioarteko egunkariek aurkeztu dute Brianen lana,
eta Ameriketako Estatu Batuetako Kanpo Arazoetako Senatuko Batzordeak
baino lehenago eman du aditzera bioteknologiak garapen bidean dauden
herrialdeetan txirotasunari eta goseari aurre egiteko duen garrantzia.
Brianek bidaia ugari egin ditu Mexikon, Erdialdeko Amerikan, Kariben
y eta Afrikako ekialdean; horietan, indigenen laborantza teknikak
ikasi eta elikagaien ekoizpen jasangarria sustatu du. Worldwatchera
iritsi aurretik, Brianek pestiziden erabilera murriztean interesatutako
Kaliforniako nekazariekin lan egin zuen, eta Stanfordeko kanpusean
ikasleek zuzendutako bi akretako baserri organiko bat jarri zuen
martxan. Worldwatch Papers-eko aurreko bi dokumentu ere idatzi zituen
Brianek: alde batetik, Underfed and Overfed: The Global Epidemic
of Malnutrition (2000ko martxoa), Gary Gardner ikerketa zuzendariarekin
batera idatzitakoa. Eta, beste alde batetik, 1999an, beste liburu
baten egilekide ere izan zen, Beyond Malthus: Nineteen Dimensions
of the Population Challenge deiturikoarena.
Edukiak
Laburpena
Elikagai arroetan barrena
Kontinentez haraindiko letxuga
Wal-Mart efektua
Elikagai basamortuak loratzen
Nekazari eta enpresaburu
Merkatua berreskuratzea
Tokiko elikagai arroa berreraikitzea
Tokiko elikagaiak jateko arrazoi pertsonalak
Eranskina: Tokiko elikagaien sareak berreraikitzen jarduten diren
erakundeak
Oharrak
|