| |
|
|
Ekoturismoa. Nazioarteko
turismorako bide berriak
Lisa Mastny
Colección Cuadernos Worldwatch,
16
Bilbao, Bakeaz, 2003
88 páginas
215 x 140 mm
PVP: 6,00 euros (IVA incluido)
ISBN: 84-88949-56-1
Temas: Sostenibilidad
Referencia: CW16e
|
Gero eta txikiagoa
den gaur egungo mundu honetan, bidaiariek gehiegi leku exotikoak
aukeratzen dituzte komertzializatutako turismo leku jendetsuen ordez,
eta opor leku horietako asko garapen bidean dauden herrialdeetan
daude. Eskaera hori asetzeko, hainbat herrialde -besteak beste,
Hegoamerikakoak eta Asiakoak- lehian ari dira kultur eta biologi
ekarpenen aberastasunetik etekinak lortzeko.
Gaur egun, turismoa da munduko sektorerik handiena,
eta hain beharrezkoak diren diru sarrerak eta enplegua sortzen ditu
opor leku askotan. Baina turismoak, zenbait arazo ere ekartzen die
ingurumenari, gizarteari eta kulturari. Mendi gailurretako, itsasertzetako
edo urrutiko oihanetako kontrolik gabeko turismo garapenak presioa
egiten du munduko hainbat ekosistema eta kultura hauskorretan. Eta
turismoa garatzeko dauden egitasmoek gutxi batzuen eskuetan pilatzen
dituzte irabaziak. Batez beste, garapen bidean dauden herrialdeetan
turistek utzitako diru sarrera guztien erdiak ihes egiten du berriro,
atzerriko jabeengana itzultzen baita edo inportatutako ondasunak
eta eskulana ordaintzeko erabiltzen baita.
Baina opor lekuetara joateko eta dolarrak
lortzeko gogo biziak ez du derrigorrez kalterik sortzen. Lisa Mastny
idazlearen arabera, gobernu, enpresa, tokiko komunitate eta turista
batzuk turismo jarduerak bideratzen ari dira, gizarteari onurak
ekarriko diezazkioten eta ingurumenari kalterik egiten ez diezaioten.
Politika, arau eta heziketa ekimen sendoagoen beharra ere nabarmendu
du -hala nola, turistei sarrerak ordainaraztea eta prestakuntza
ematea-, eta ekoturismoak natur guneetako eraginak murrizteko duen
zeregina aztertu du. Mastnyk adierazi duenez, turismoa beste norabide
batera bideratzean, opor lekuak erakargarri egiten dituzten balioak
babesteaz gain, jendeak eta planetak epe luzera izan ditzakeen onurak
areagotu egin ditzakegu.
Lisa Mastny
Worldwatch Institute-ko ikerlari elkartua dugu, eta ingurumeneko
eta garapeneko gai multzo zabala jorratzen du. Worldwatch-en 159.
txostenaren egilea da; hau da, Ekoturismoa. Nazioarteko turismorako
bide berriak (2001eko abendua), eta ekarpenak egiten ditu Institutuaren
urteroko liburuetan (State of the World eta Vital Signs).
Worldwatch-eko aldizkarian ere idatzi du, zenbait gairi buruz: ekoturismotik
Artikoko ingurumen aldaketara. Lisak nazioarteko harremanei eta
ingurumen ikerketari buruzko masterra egin du (Yale-ko unibertsitatean),
eta nazioarteko ikerketan lizentziaduna da (Johns Hopkins University).
Edukiak
Sarrera
Turismo globala
Garapenerako indarra?
Turismoak ingurumenean duen eragina
Ekoturismoa: lagun ala etsai?
Turismo jasangarrirantz
Turismotik harantzago: beste sustatzaile batzuk
Eranskina: Turismoko loturak
Oharrak
|