| |
|
|
Hiriaren mugak.
Kontrolik gabeko hedapenari aurre egin beharra
Molly O'Meara Sheehan
Colección Cuadernos Worldwatch,
15
Bilbao, Bakeaz, 2003
88 páginas
215 x 140 mm
PVP: 6,00 euros (IVA incluido)
ISBN: 84-88949-54-5
Temas: Sostenibilidad; Participación ciudadana
Referencia: CW15e
|
Gaur egun, mundu zabaleko
eskualde guztietan aurki ditzakegu kontrolik gabe hedatutako eta
autoz betetako hiri eremuak. Istripuek eta kutsadurarekin zerikusia
duten gaixotasunek hainbat herritar hiltzen dituzte, eta zirkulazio
atzerapenek giza produktibitatea murrizten dute, eta erregai kontsumoa
handitu. Une honetan, estatubatuarrek munduko gasolina osoaren %43
kontsumitzen dute, metropoli zabalen inguruan ibiltzeko, neurri
handi batean. Klima aldaketari eragiten dioten faktoreen artean,
errepide bidezko zirkulazioa da une honetan azkarren hazten ari
dena.
Orain dela hamarkada batzuk, Kopenhagek (Danimarka),
Portlandek (Oregon estatua) eta Curitibak (Brasil) erabaki zorrotzak
hartu zituzten, oinezkoei eta txirrindulariei lehentasuna emateko,
eraikin berriak garraiobideen bitartez erraz iristeko moduko eremuetara
eramateko, eta naturarentzako eta jendearentzako berdeguneak babesteko.
Egun, hiri horietako ekonomiak aurrera doaz, eta bertako haurrak
kale seguruagoetan barrena ibiltzen dira, aire garbiagoa arnastuz.
Esperientzia horiek erakusten digutenez, beste hainbat tokitan ere
irabazteko asko dago; horretarako, baina, gobernu agentzietan eragin
beharra dago, garraioari eta lur erabilerari buruzko erabakiak lotzeko
eta hedapena sustatzeko pizgarriak kentzeko politikak abian jar
ditzaten.
Worldwatch Institutuko lan honetan Molly Sheehan
egileak aditzera ematen digunez, mundu zabaleko herritarrak eta
tokiko agintariak prozesu politikoan eragiten ari dira, eremu publiko
erakargarriak eta garraio aukera hobeak eskatzeko. Patricio Lanfranco
Txileko Santiagoko kaleetako auto kopurua txikitzeko ahaleginetan
ari da; hark dioenez, "zirkulazioa arazo handia genuela ohartu
ginen. Baina arazoak testuinguru zabalagoa behar du: zer-nolako
hiria nahi dugu? Zer nolako bizi kalitatea nahi dugu?".
Molly O'Meara Sheehan Worldwatch Institute-ko
ikerlaria da, eta hiriek eta informazio teknologiak ingurumen arazoak
konpontzeko betetzen duten zeregina aztertzen du. Institutuak urtero
kaleratzen dituen State of the World eta Vital Signs
liburuetan idazten du, bai eta World Watch bihilabetekarian
ere. Molly-k ingurumen zientziei buruzko masterra egin du, Johns
Hopkins University-n; eta biologian eta asiar ikasketetan lizentziaduna
da, Williams College-tik.
Edukiak
Sarrera
Motordun ibilgailuek hiriak inbaditu dituzte
Kontrolik gabeko hedapenaren kostuak
Hedapenaren aurretik bizigarritasuna jarri duten hiru hiri
Garraioaren eta lur erabileraren inguruko politikak lotuz
Kontrolik gabeko hedapena sustatzeko pizgarriak ezabatuz
Gobernu erakundeak berregituratuz
Aldatzeko egoera sortuz
Eranskina: Talde hauek hiri bizigarrietarako garraio aukerak sustatzen
dituzte
Oharrak
|