| |
|
|
Munduaren egoera
1993
Lester
R. Brown y otros
Colección Los Libros de la
Catarata
Madrid, Bakeaz/Los Libros de la Catarata, 1993
282 páginas
240 x 170 mm
Agotado
ISBN: 84-87567-46-0
Temas: Sostenibilidad
Referencia: CAT07
|
Mundua aro berri batean
sartzen ari da, non aurrerantzean garapen ekonomikoa gauzatu ahal
izateko, ingurugiroaren endekatzea geratu behar izango baitugu.
Ingurugiroaren endekapenak
zuzen jotzen ditu estatuaren norabide ekonomikoak, eta orokorki
hartuta, baita mundu osoarenak ere. Pertsona bakoitzeko garau produkzioa,
ehuneko sei jaitsi da 1984tik hona. Lurgaineko erosioa, ozono geruzaren
ttipitzea, aire kutsadura, zuhaitz erausketaren ondorioz gertatu
uholdeak, bada, horiek oro, lehenago egin desmasien ordainez datozkigun
egitateak dira. Lur emankorrak nola itsasoak, azken ahalmeneraino
dira hustiratuak, beraien oparotasuna akitzen hasia delarik. Areago
dena, munduko populuak 92 miloiko hazkundea izaten du urtero, bada,
Mexiko-koa bezainbateko jendetzaz gehitzea dakar beronek urterik
urte.
Oihanak ttipitzen ari
dira. Giza ekintzek eragindako ur eskazia, halaber, gero eta ur
mail xumeagoak, gauza ezagunak dira iadanik gure herrietan. Ingurugiro
arazoekin zerikusia duten gaixotasun gastua handiagotuz doa orotatik.
Munduaren egoera 1993 honek, gure bizimodu mailak,
inguru naturalarekiko begirunearekin bat eginik, epe luzera iraun
dezakeen mundu-ekonomia eraikitzeari zor diola dakar agerira. Gure
seme-alabak mundu garatuan ala maldan behera doan batean biziko
ote diren, bada, hamarkada honetanxe hartuko diren erabaki politikoek
ekarriko dute. Hau dela eta, ingurugiro endekapenaren mehatxua desegiteak
iraultza mailako aldaketak eskatzen ditu. Hona bada eskatzen duena:
- klimari eragiten dioten
petroliotik eratorri erregaien orde, eguzki indarrean dautzan
indar sistimak erabiltzea;
- burdinbide eta bizikletaz
konfidantza handiagoa erakutsi beharko duten komunikazio nola
garraio sare berriak garatzea, izan ere, auto erabilera ttipiagotuko
lituzketenak;
- egokitasun handiagoa
munduko herri indigenoen alde; beraiek baitira oraindik zakartu
gabe dirauten azken ekosistimak zaintzen dituztenak;
- edozein kulturatan
ere, gizon zein emakume guztientzako aukera berdintasunak;
- ur erabilpen hobeagorako
ituna;
- entrepresari erakundeen
joko garbi eta ageria;
- seme-alaba gutiagoko
familiarantz lerratzea.
Munduaren egoera 1993 delakoa, Worldwatch Institute-ren
hamargarren txosten urtekaria baita, 27 hizkuntzatara izan da itzulia,
hala nola, arabiera, gaztelera, xinera, frantsesera, ingelesera,
japoniera, portugalera edo errusierara. 1992 urteari dagokiona eta
aurtengoa izan dira euskaratuak.
Nazio Batuek edo gobernuren batek proposaturiko
ebaluaketa orokorrik ezean, Munduaren egoera 1993 honek estatus
erdi ofiziala dauka, hala onartu baitute hainbat gobernuk, NB-etako
erakunde batzuek nola garapena ikertzen diharduen nazio arteko taldeek.
Biologiatik historiara, geografiatik zientzia politikoetara, bada,
anitz gaitan diren milaka ikastarotan izaten da erabilia urtekari
hau erreferentzia gisa. New York Rewiew of Books, delakoak azpimarratzen
duen bezala, Munduaren egoera honek, "gertaera galeratsuak
era entelegarri eta lagungarrian ematen ditu, eta beti eskeintzen
digu irtenbide logikorik".
Aurkibidea
Esker-onak
Taula eta grafikoen zerrenda
Hitzaurrea
1. Aro berri bat irekitzera doa, Lester
R. Brown
2. Ur eskasiari aurre eginez, Sandra
Postel
3. Koralezko arrezifeak indarberrituz, Peter
Weber
4. Garapena eta generoen arteko diferentziak, Jodi
L. Jacobson
5. Herri indijenoen alde, Alan Thein Durning
6. Garapen bideko herrialdeak energiaz hornituz, Nicholas
Lenssen
7. Trenaren berraurkikuntza, Marcia D. Lowe
8. Bakerako prest, Michael Renner
9. Komertzioa eta ingurugiroaren adiskidetza, Hilary
F. French
10. Hurrengo iraultza industrialaren egituraketa, Christopher Flavin
eta John E. Young
Oharrak
|