ASTRABUDUA Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Institutua, Bizkaitarra den Erandioko izen berbera duen auzoan kokatzen da. Hauxe izan da nire lantokia azken 18 urteetan eta bertoko neska-mutilak ikasle izatea baino lagunak izan diren lekua.
ERREZAGO IKASTEN DA NATURAN, KLASEAN BAINO
       Orain dela 13 urte hasi nintzen eskolaz kanpo ariketak egiten, ikasleei klasean ematen dizkiegunen esperientzia diferenteak erakusteko asmoz. Adibide moduan, denbora honetan zehar Naturan burutu ditugun irteerak:  mendia, kobazuloak, eskalada,  mendiko egoera latzak jasatzeko eta ondo orienta- tzeko ariketak,  gauean egindako ibilbideak (ilargi betearen argiaz baliatuz), kainoi-jeitsierak...
  Talde-lana, lagunetaz fidantza... oinarrizkotzat dauzkaten ariketak dira. Bakoitzak bere beldurra gainditu eta bere indarretarekiko fidantza eduki behar du, baina beti indar horien muga ezagutuz.
Hasiera         Jarraitu              E-mail: E-Posta