|
EKINTZAK |
06-01-2005 Gorbeian egin
genuen erreskatea (Ruben Ortegarena) lehenengo urteurrena gogoratuz, argazki
berri batzuk gehitu ditut hemen. Eta bide batez, Bermioko kostaldean agertu den
baleari Gorkak ateratako argazkiak ere jarri ditut (hemen).
--- 2004-01-26. Batzuk aspalditik elurra zapaltzen ez zuten eta, Burgoseko Lunadara joan gara (argazkiak hemen) eta itzultzerakoan Irús-eko erromatar bidea eta ur jausia bisitatu ditugu, El Cabrio mendatetik Villasana de Menara doan erre- pidearen hurbil (argazkiak hemen).
--- 2004-01-16. Baltzola kobazuloak. Ostiralean joan eta larunbatean itzuli. Argazkiak, hemen.
--- 2004-01-09. Gaueko ibilbidea Urkiolamendira (1009 mt.).
--- 2004-01-05. Rubén Ortega, Barakaldoko mendizalea, istripu larri bat jasan zuen Gorbeia mendian. Erreskatatzeko antolatu diren ekintzetan parte hartu genuen. "Historio"-aren laburpen txikia eta argazkiak ikusteko, hemen.
--- 2003-12-31. Gorbeian (1481 mt.) agurtzen dugu urtea. Aspalditk gurutzea ez genuen egunez ikusten Bi argazki atera genituen (bata eta bestea), zeropeko 2 gradurekin argazkimakinak uko egin zion gehiagorik ateratzeari.
--- 2003-12-05. Gaueko ibilbidea Gorbeiara. Ez ginen goraino heldu "norbait" "gaixorik" jarri zelako. Aurreko egunean ateratako argazki bat eta beste bi Egiriñaoko aterpetxean (bata eta bestea).
--- 2003-11-28. Baltzola kobazuloak. Ostiralean joan eta larunbatean itzuli.
--- 2003-11-21. Baltzola kobazuloak. Ostiralean joan eta larunbatean itzuli. Argazkiak, hemen.
--- 2003-11-07. Gaueko ibilbidea Gorbeiara.
--- 2003-10-24. Baltzola kobazuloak. Ostiralean joan eta larunbatean itzuli.
--- 2003-10-11. Gaueko ibilbidea La Arboledara. Institutura ikasle etorri berriek egin dute.
--- 2003-10-10. Gaueko ibilbidea Ganekogortara (998 mt.).
--- 2003-10-04. Baltzola kobazuloak. Larunbatean joan eta igandean itzuli.
--- 2003-09-27. Kurtso honetako lehenengo irteera.Urkiolara joan gara eta Saibigain mendira (936 mt.) igo gara. Eguna osatzeko Anboto aldeko Santa Bárbara larretaraino hurbildu gara, "ura edatera". Argazki pilo bat hemen.
--- 2003-03-30. Nahiz eta arraroa izan, ez gara kobetara joan, Anboto mendira (1.296 mt.) baino. Egun osoa jo ta ke mendi-gailurretatik ibiliz, 2002.eko orientaketa gogoratuz.
--- 2003-03-22. Gauean egin genuen martxa, berriro egin dugu, baina egunez. Argazki gehiago, hemen.
--- 2003-03-15. Gauean egiteko ibilbide berria, La Arboledatik. Haizeak eraman, galdu egin eta ziztada batzuk... 28 km.tako martxa. Furgonetara, egunez heldu gara. Argazkiak, hemen.
--- 2003-03-05. Aste Zuria dela eta, kobetara joan gara asteazken eta ostegunean. 15 metrotako errapel baten bidez, goi- ko galeria eta saguzaharren gela lotu egin dugu.
--- 2003-02-21. Beste gau bat Baltzolan igarota. Ez daukate etxerik neska-mutil hauek?
--- 2003-02-15. Urte honen bigarren gaueko martxa berriro Atxartetik Urkiolamendiraino (1009 mt.). Irteera honetan hotzeko marka berria, zeropeko 6,3 gradu tontorrean, goizeko 4etan. Goian, dena izoztuta. Batzuk, arrastaka jeitsi gara.
--- 2003-01-31. Berriro ere, kobetara. Berriro ere, lo egin gabe. Noe, Noe...
--- 2003-01-25. Berriro ere, kobetara. Berriro ere, lo egin gabe.
--- 2003-01-17. Eta urteberriaren lehengo gaueko martxa. Atxartetik Urkiolamendiraino (1009 mt.) igo gara. Goian, haize eta hotza (1,9 gradu), baina ez zegoen elurrik, arratsaldeko euria dela medio.
--- 2002-12-13. Aurtengo Baltzolarako azken bisita.
--- 2002-11-23 eta 24. Orain gaueko ibilbideak ere bikoizten ditugu. Gorbeira joan gara ostiral eta larunbatean. Bietan, goizeko 4etan ikutu dugu gurutza. Gehienezko tenperatura, 0,7 gradu eta lurrera bota gintuen haizea. Argazkiak, Fotogale- rian, beti bezala.
--- 2002-11-08 eta 09. Beste asteburu bat bikoiztuta: beste talde bi Baltzolara. Abaro leizea eta Jentilzubi bisitatuz.
--- 2002-11-01. Eta ostiralean, talde bat utzi eta beste talde bat hartu eta eraman. Hau da bizioa...
--- 2002-10-31. Bai, asmatu duzue: beste gau bat kobetan. Kasu honetan, Azaroaren lehenengoaren jaia aprobetxatuz, ostegunean irten eta ostiralean itzuli gara.
--- 2002-10-25. Berriro Baltzolako kobetara. Gau osoan dantzan ibili dira barrutik eta galeria batzuk gehiago aurkitu dute.
--- 2002-10-19. Gaueko martxa Ganekogorta mendira (998 mt.). Arazorik ez.
--- 2002-10-13. Sei etorri dira: Kepa, Abel, Santi, Oscar, Eder eta Víctor. Keparen aita ere animatu egin da eta gurekin igo da. Mendian oso ondo portatzen direla komentatu du berak. Problemarik ez eta eguraldia ere, oso ederra.
--- 2002-10-05. Zazpi etorri dira: Sheila, Naiara, Judith, Begotxu, Iñaki, Aitor eta David. Oso ondo burutu dute proba, baina akats bat zegoen erabili duten mapan eta galdu egin dira. París-Dakar txiki bat furgonetaz eginda, neska-mutilak bildu eta dena konponduta.
--- 2002-09-29. Ba, kobetan, oso ondo. Darwin, lo egin gutxi, ezta?. Baina
ibili ere, ez dugu asko egin! Ondo, ondo, sukaldea batez ere, bai Julen? Zelako
parrilada
prestatu dugu! Eta gero, Javi, zer? Mendira argaltzeko joaten dela esaten dute batzuk, bai
zera!.
Julián ez da erori txanda honetan,
hobetuz goaz... Emiliori asko gustatu zaio ireki dugun ruta berria, erortzeko
hainbeste zulo zegoen eta. Asierrek abentura gogorra
jasan du canpin-denda garraiatzeko, baina furgonetaraino heldu da.
Ea ba, orain argazkiak ondo ateratzen diren...
--- 2002-09-20. Gaueko ibilbidea Eretza mendira (874 mt.). Gau ederra igaro genuen. Guztira 17 lagun joan ginen baina tontorraraino ez ginen denok igo. 5 mendipean geratu ginen, bi ordutako lokuluska egiteko. Pena handia, atera genituen argazki politak galdu egin genuen.
--- 2002-07-13. Bizkaiko Bira, bederatzi egunetan zehar 140 kilometro oinez.
--- 2001-03-30. Itxina aldean egon gara eta Atxulaur Ateari (1.100 mt.) bisita egin diogu. Uraren higaduraren izugarrizko aztarna.
--- 2001-03-27/28. Berriro joan gara Baltzola Kobazuloetara lo egitera. Txistorra eta bacon erre ta gero...
--- 2001-03-16 eta 21. Aramotz Mendikatean egon gara, Urtemondo mendian (789 mt.), kaltzita espatiko harrobien bila.
--- 2001-03-14 eta 23. Donostian egon gara, Miramon aldean dagoen Zientzia Museoan. Dinosaurioen mountaia ezinez- koa da. Atera ditugun argazkiak jarriko ditut WEB orrian.
--- 2001-03-09. Biziraupen proban gertatu dela eta, Ganekogortaraino (998 mt.) igo gara berriro eta elur zati batzuk oraindik zeudela ikusi dugu (normala da, erori zenaren arabera!).
--- 2001-03-07. Unbe mendigunetik ibili gara paseiatzen, taldean bi "zauritu" bait ditugu.
--- 2001-02-26. Biziraupen proba hasten gara egiten.
--- 2001-02-14. Eretza aldean ibili gara, mapak erabiltzen ikasten.
--- 2001-02-14. Eretza aldean ibili gara. Paseiatzen, besterik gabe.
--- 2001-02-09. Gorbeiko kurutzeraino heldu diren lehenengo talde kideak: Tole, Mikel, Germán, Edu eta Julián. Beti bezala, batzuk bidean geratu dira.
--- 2001-02-02. Lasaitasun osoa eta eguraldi ona Pagasarri aldean.
--- 2001-01-31. Saiatu gara Gorbeira heltzen (1485 mt.) baina... elur gehiegi, euria eta hotza.
--- 2001-01-26. Mapa eta ipar-orratzaz beste bat: Dimagane-Saibigain (934mt.)-Urkiola. Tenperaturarik bajuena: -2º eta haizeak... lurrera botatzen gintuen.
--- 2001-01-24. Berriro saiatu gara Pagasarriraino heltzen eta berriro geratu dira bidean. Asier eta David besterik ez dira tontorraraino igo.
--- 2001-01-19. Turismoa egiten ibili gara Neguri, Algorta, Portu Zaharra eta Kirol Portutik.
--- 2001-01-17. Pagasarri (673 mt.). Talde hau oso ahula dabil. Ez dira gai izan Pagasarrira igoteko.
--- 2001-01-12. Berriro Untzueta (773 mt.), talde honi leku hau gustatu zaiola ematen du eta.
--- 2001-01-10. Milurteko, mendeko eta urteko lehenengo irteera: Gorbeia (1485 mt.), elur gutxi baina lokatzaz beteta. Gainera, ez dira heldu gailurreraino.
--- 2000-12-20. Milurteko, mendeko eta urteko azken irteera: Alonsotegi-Arroletza (459 mt.)-Kurutzeta. Zorionak eta Eguberri on denontzat.
--- 2000-12-15. Eguraldi txarra izan dela eta, Pagasarrira (673 mt.) joan gara.
--- 2000-12-13. Laugarrenez, berriro kobetako historioa. Oso ondo egin dute lo: sibarita bati, kanpin denda bat erama- tea burutu zaio eta koba barruan montatu dute (zelako komeria!). Hotz gutxiago, 12 gradu.
--- 2000-12-05. Gorbeirako igoera (1485 mt.), ondo. Denok heldu gara. Goizeko hiruretan tontorrean, 4 gradu. Bostetan, izugarrizko ekaitza: euritxaparrada, haizea, lainoa, iluntasuna...
--- 2000-12-01. Berriro joan gara urjauzira, baina eguraldia joan den astean baino hobeto. Errapela egiteaz gain, igeri egi- ten ibili dira. Ez dirudi Abenduan gaudela, zoro-zoro egotearen aparte...
--- 2000-11-24. Burgosko urjauzia, mundiala. Aldi batzutan errapelatu dugu, neoprenoz jantzita, noski. Euri ugari zegoen eta aire tenperatura 7 gradutakoa. Urarena, berriz, 10 gradutakoa zen. Eskerrak...
--- 2000-11-22. Oso ondo ipar-orratza eta maparen asuntoa. Hala ere, ordu erdi baino ez da luzatu. Gorbeia, ederra.
--- 2000-11-17. Hirugarrenez, berriro kobetako historioa. Apurtxu bat hobe egin dugu lo, lehenengo aldiko emozioa pasatuta. Hotz handiago ere jazan dugu: 7 gradu. Hala ere, oso ondo. Eskolaz kanpo, onenak dira.
--- 2000-11-15. Arroletzaraino (459mt.) heldu gara, Alonsotegitik. Futre batzuk ikusi ditugu, baita 98 metrotako leizea ere (El Enjambre).
--- 2000-11-10/11. Gaueko ibilbidea egin dugu eta eguraldi ederra eduki dugu. 14 neska-mutil etorri dira eta, beti bezala, ez dira guztiak heldu Ganekogortako gailurrera. Goizeko 4terdietan geunden bertan. Hotzberoa: 3 gradu.
--- 2000-11-7/8. Asteazken, 8.ean, arratsaldeko 4retan. Kobetako betiko historioa. Dena ondo. Hotzberoa: 8 gradu. Oso hurbil ikusi eta ikasi ditugu arrubioak, saguzaharrak eta lurpeko ibaiak. Denetarik, lo egin izan ezik. Beti bezala.
--- 2000-11-2/3. Ostiralean, 3.ean, arratsaldeko 4retan. Baltzolatik etorri berriak. Dena irten da ondo. Goizeko lauretan, lo egiten egon beharrean (ahuntzen zarata ta iskanbila dela eta) kobaren explorazioari ekiten ibili gara. Ai! ama.
--- 2000-10-25 eta 27. Untzuetara (773 mt.) igo gara. Beti bezala, bidean geratu da baten bat. Gogorra da igoera, izuga- rrizko aldapa bait dauka. Hau, Otsailaren lehiaketarako abisua, besterik ez da.
--- 2000-10-16tik 20ra. Arabako Espejo herrian egon gara, egun eder batzuk pasatzen (gauetan izan ezik, hauekin lo egi- tea ezinezkoa da eta). Batxikabo Atxara igo gara (1199 mt.) eta tailer batzutan hartu dugu parte, Aitziber, Tatiana, eta Mer- txerekin. Eskerrik asko eta goraintzi beroak haientzat. (Fotogalerian sartu ditut argazkiak).
--- 2000-10-14. Oso zorte ona eduki dugu gaueko martxan. Nahiz eta aurreko egunetan eguraldi txarra izan, tokatu zaigun gaua oso ederra izan da. Argi artifiziala erabili gabe burutu dugu martxa. 13 neska-mutil etorri dira baina guztiak ez dira hel- du tontorraraino (Eretza 874 mt.). Han egon garenak (Jose, Espinosa, Mangas, Kepa, Naiara eta Begotxu), goizeko boste- tan heldu gara. Esperientzia polita, benetan.
--- 2000-10-11 eta 13. Armintza, portu arrantzalea. Turismoa.
--- 2000-10-04 eta 06. Atxarte. Eskalada.
--- 2000-09-25tik 29ra. Plentzia-ko egoitzan astebetean. Euskera bultzaketa.
--- 2000-09-20 eta 22. Santa Marina-ko atxak. Eskalada.
--- 2000-09-13 eta 15. Punta Galea-ko itsas amildegiak. Agertzen diren estratoak ikasi.