GAUEKO IBILBIDEAK
ERETZA (874 mt.). TONTORREAN.
      Normalean, ilargibetea denean, mendira joaten gara gauez. Ibilbide batzuk dauzkagu egiteko: Kurutzeta-La Arboleda  Eretzatik (874 mt.), Pagomakurre-Gorbeia (1483 mt.) Itxinatik, Bilbo-Laudio Ganekogortatik (998 mt.)... Segurtasun araua bezala, ia beti ibilbide berdinak egiten ditugu, normala dena baino gehiago ez galtzeko. Institutuan gaueko 11tan geratzen gara eta etxera goizeko 9 edo 10etan itzuli, gau osoa ibili ondoren. Gure helburua ilargiaren argia erabiltzea da, linternak baino. Arrisku kasuetan bai, argi artifiziala pizten dugu, bestela ez. Beste helburu bat izar nagusien izenak ikastea da, baita konstelazioenak ere.

GORBEIAKO KURUTZEAN (1483 mt.), ELURRETAN.ITXINARANTZ IGOTZEN
 
 

     HASIERA

     AURKIBIDEA
                     E-mail: CORREO