|
|
**Olagarroek** 8 hanka (tentakuloak) dauzkate. Aho moduan,
hegaztien mokoa bezalako organua erabiltzen dute.
Ura
indarrez uxatuz, holako "turbina" baten bidez, mugitzen dira itsasoan.
Arkaitzen zu-loetan ezkutatzen dira eta defentsa
moduan
tinta beltzez iluntzen dute ura. Olagarro txikiak kostaldean bizi dira,
oso errez ikusirik marea behean dagoenean.
Kostaren eremu batzuk areadunak eta lauak dira, hondartzak osatuz.
Beste batzuk, menditsuak dira, *itsasamilde-
gi** handiak agertuz. Punta Galeakoak
70 metrotakoak dira.
Punta Galeako itsas-amildegia ia bertikala da, arkaitz-plaka
makurtutaz osaturik. Oso ondo nabaritzen dira plaka
hauek, **estratoak** deritzonak.
Orain dela miloika urte itsas hondoan kokatu ziren materialek eratu dituzte
estratoak
(1). Hasiera batean, horizontalak ziren, baina
presio erraldoien eraginez toleztu eta gaur ikusten ditugun moduan geratu
ziren. Uraren higadurari ezker ikus daitezke,
eztaltzen zituzten materialak kendu zituelako.
(1) Beste irteeraren batean agertuko diren fosilekin erlaziona daiteke.
**Ipar-orratza** iparralderantz beti orientatzen den metal
magtetikodun orratza da. Mapa batekin erabiliz gero, ere-
muan
gure burua ondo kokatzeko erabiltzen da. Punta Galeako aparkalekutik Azkorri-koraino
Ekialderantz joatan gara,
ipar-orratzak
azaltzen duen moduan. Itsasoa ezkerraldean geratzen da (Iparraldean) eta
golf zelaia eskumaldean (Hegoal-
dean).
Atxarte Bizkaiko Abadiño herrian kokatzen da. Eskalatzeko leku aproposa
da, bere horma handiei ezker. Arkaitz
hauek Durangaldeko mendietakoak dira. **Karearria**
da arkaitz nagusi eremu honetan eta tontorretarik inportan-
teenak hauexek dira: Anboto (1325 mt.), Alluitz
(1039 mt.), Unzillaitz (936 mt.) eta Mugarra (964 mt.). Aramotz da
mendikaterik handiena, Mañariatik Lemoaraino
zabalduz. Hala ere, Anbotokoa da famatu eta zelebreena, Mari Sorgiñe
edo Anbotoko Damaren istorioari ezker. Izan
ere, leku jakin batzuetatik ikusita (Urkiola mendatetik, adibidez), mendika-
te honek andre baten gorputzaren itxura dauka,
Alluitz mendia Damaren burutzat hartuta eta Anbotoko tontorra oinak.
Eskalatzeko erabiltzen ditugun kordak "dinamikoak" izan behar dira,
**elastizitatea** edukiz. Korda hauek zerbait
luzatzeko
ahalmenik daukate (gomazkoak izaten heldu gabe). Honela, "kordadan"
lehena doana metro batzutan erortze-
kotan (jarri duen azken asegururaino), eramaten
duen aseguratzeko kordak leun mantentzen du. Korda "estatikoa" izanez
gero,
ez liteke erortzean handituko, eta eskalatzaileari kalte eragingo lioke.
Eskalatu dugun hormatik jeisteko, errapel teknika erabiltzen dugu. Korda
bikoitzeraz jarriko dugu normalean, aluminioz-
ko
"zortzi"-aren kontrako **marruskadura-indarra**
handitzeko asmoz. Zortzia "arnes"-eari lotuta dagoen "moske-
toi"-an
sartuta doa. Guretzat gauzarik aipagarriena zera izan da: errapela bukatzean,
lurrera heltzerakoan, aluminiozko zor-
tzia
bero-bero zegoen. Horrek esan nahi du marruskadura-indarrek eragintzen
dieten gorputzentzat bero sortzaile moduan
jotzen
dutela.
Atxarte oso famatua da eskaladagatik baina zelebreak dira ere bertan dauden
**harrobiak**. Harrobia da mineral
ateratzeko aire librean dagoen meategia. Kasu
honetan, Atxarten eskuratzen zutena karearria zen, zementoa fabrikatzeko
eta eraikuntzan
erabiltzeko.
Orain dela denbora gutxi, famatuak izan ziren harrobi hauek han sortu ziren
istilu eta gatazkak direla medio. Eskalatzai-
leek
eta ekologistek protestaka hasi ziren harrobiak ixteko, mendia "jaten"
zeudelako esanez (egia esan, Unzillaitz mendi-
ko
zati handi bat desagertarazi zuten). **Urkiola Parke Natural**-ean
barruan zeudela eta, suntsitzaile moduan jotzen
zutela
esaten zuten protestatzaileek eta leherketak gelditzeko Labazgorri deitzen
den hormaraino igo eta han gelditu ziren bi
hilabetetan
zehar, holako kaiola batean bizi izanez, harrobien geldiketa lortu arte.
Beti, baina Naturan ibiltzen garenean batez ere, beharrezkoa da garbi
jotzea. Ezin dugu gure janarien hondakinak lu-
rrean utzi.
Leku honetaraino heltzen diren guztiek haien zaborra bertan utziko balute,
zabortegi bezala aurkituko genituzke.
**Ekologia** gure kausa da ere.
Goizeko 9etan Durangorantz joaten ginenean eguzkia aurrean geneukan. Eguzkia
Ekialdean agertzen bada, **orienta-
bide**
bezala har dezakegu eta Durango Bilbotik Ekialdean dagoela esango dugu
eta bidaia osoan kostaldea ezkerral-
dean
(Iparraldean) eraman dugula.