Ikasketa
bidean zailtasunak aurkitzen zituen ikasleak alde batera ez uzteaz ardura
han-
dia eduki dugu betidanik gure
Ikastetxean. Helburu hau betetzeko, ikasle talde jakin bakoi-
tzari hezkuntza mailarik
onena eskeintzeko era eta edukina bilatu eta egokitu dugu.
Zer egin aspalditik Hezkuntza Sistema "normala" alde batera utzi duten
ikasleekin? Nola birpiztu haien ikasteko motibazio galdua? Al-de batetik,
haien maila errealarentzako edukinak bilatu eta bestetik, aurkezten duten
arreta pobrea bultzatzeko erak nolabait "asmatu". Filosofia honetan oinarrituz,
azken urteetan zehar heziketarako dina-mika ezberdinak jorratu ditugu:
klaseak bikoiztu, talde homogeneoak osatu, tailerrak antolatu,
informatika erabili, orientabide profesio- nala landu
eta, batez ere ni gehien astintzen nauena, Natura ingurura irteera sistematikoak.
Era honetan jo ta ke ibili garela eta, holako ikaslegoari zuzendutako Heziketa
Projektu berrikuntzagarriak sortzeko eta burutzeko aintzindari modukoak
izendatu naute.